Xabier Munibe Ikastolaren kamisetak salgai

Erabiltzailearen aurpegia

Udaberri Guraso Elkartearen ekimenez, Xabier Munibe Ikastolaren kamisetak jarriko ditugu salgai ikasle, guraso eta irakasleentzat. Haurren ibilaldietan, Ikastolaren Egunean, kultur eta kirol ekintzetan edota elkarrekin antolatzen ditugun bestelako ekimenetan, gure ikastolaren izena eta irudia zabaltzea da helburua.

 

Kamisetak saltzeko prozedura honako hau izango da:

  • Plaza Berri Sport kirol dendan egongo da salgai (Kale Nagusiko dendan).
  • Kamiseta erosi nahi duenak urriaren 15tik azaroaren 4ra bitartean Plaza Berri Sportetik pasatu beharko du, neurria aukeratzera (neurri txikiena 4 urtekoa da).
  • 9.5 euro balioko du kamiseta bakoitzak epe honetan. Epea pasa ondoren erostea nahiko lukeenak 12 euro ordainduko lituzke.
  • Kamiseta guztien zerrenda prest dagoenean, jasotzeko eguna jakinaraziko zaigu.
  • Kamiseta denak urdinak dira eta irudi berbera dute, baina kotoizkoa edo poliester materialez egindakoa izango duzue aukeratzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide