Igeriketa eta eskubaloia LHko ikasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2018ko urr. 3a, 09:17

Datorren larunbatean, urriak 6, Eskola Kirola kontseiluak, igeriketako saioa antolatu du Zubiaurre Igeri Elkartekoen laguntzarekin, LH3, LH4 eta LH6 mailako ikasleentzat. LH5 mailako ikasleek, berriz, Munoandi Eskubaloia Taldearen laguntzarekin, eskubaloi saioa izango dute. 

 

Datorren larunbatean, urriak 6, LH3, LH4 eta LH6 mailako ikasleek igeriketa saioa egingo dute, Elkargunean. LH6 mailako ikasleak 09:00etan Elkargunean egon beharko dute. Saioa, berriz, 09:15etik 10:15era izango da; LH4 mailako ikasleek 10:30ean egon beharko dute Elkargunean, eta saioa 10:45etik 11:45era izango dute. LH3 mailako ikasleak, aldiz, 12:00etarako egon beharko dute igerilekuan. Saioa 12:15etik 13:15era izango dute. Maila guztietako ikasleek sarrera zaharretik sartu beharko dute igerilekura.

LH5eko ikasleek, bestalde eskubaloi saioa izango dute. Horiek ere Elkargunean elkartuko dira, 09:15erako. Munoandi Eskubaloia Taldearen laguntzarekin egingo dute datorren larunbateko saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide