Festa giro ederrean hasi dute Xabier Munibe Ikastolako Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2018ko eka. 16a, 13:04

Xabier Munibe Ikastolako Eguna ospatzen ari dira gaur, zapatua, ikastolako hainbat ikasle, irakasle eta guraso. Goizeko 09:30etatik ikastolako txikienak atarian elkartu dira beren gelakideekin batera saskibaloian, futbolean, pilotan, atletismoan eta beste hamaika kiroletan lehiatzeko. Ondoren, ikastolako aretoan urteroko bazkaria egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide