Xabier Munibe LH6ko ikasleak azpitxapeldun Txerloiko futbol finalean

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Guraso Elkartea 2018ko mai. 12a, 20:33

LH6 mailako ikasleek euripean jokatu dute futbol finala arratsaldean. Xabier Munibe A taldeak joko dotorea eginagatik, ezin izan dio Karmelo Etxegarai A taldeari irabazi. Azken minutuak zirraragarriak izan dira, bat eta lauko markagailutik hiru eta laukora estutu dutelako Ikastolako mutilek. Azken minutuetan gehiago merezi arren, azpitxapeldunaren saria txapeldun handiek bezala ospatu dute Txerloiako berdegunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide