2018/03/20 18:00 - 20:00

hitzaldia

Gurasoei zuzendutako hitzaldia: 'Bideojokoak eta jokoak sarean'

Gurasoei zuzendutako hitzaldia: 'Bideojokoak eta jokoak sarean'
Elkargunea, Azkoitia

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzendutako hirugarren hitzaldia antolatu du Udaberri Guraso Elkarteak. Martxoaren 20an, asteartea, izango dira solasaldiak, Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:00etatik 20:00era. Hitzaldian Bideojokoak eta jokoak sarean gaia jorratuko dute, Baikarako formazio taldeko gizarte-pedagogoaren eskutik.

Bideojokoak eta jokoak sarean lemapean, gaur egun seme-alabek gehien ezagutzen dituzten bideojokoak ezagutu eta horiek izan ditzaketen arriskuak identifikatuko dituzte, familiatik zein muga jarri behar diren argitu ahal izateko.

Jarraituko den metodologia aktiboa izango da, elkarrekin esperientziak partekatuz gauzatuko da. Hitzaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu dute guraso elkartetik, eta jakinarazi dute izena ematea ez dela beharrezkoa izango.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide