Bertsoa paperean

Pelotai Eune

Erabiltzailearen aurpegia

Ugaitz Beristain Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak uztaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak.

Gaia: Pelotai Eune

Doinua: Iparragirre abila dela

Pelotai egunek aurten berriz
hartu du bere lekua,
festa bazkari nahiz omenaldi
ta partiduz girotua,
egunik polittena,
girorik sanoena,
pilotari uztartua,
herria ordezkatzen duena
eta herritik sortua.


Beste behin ere antolakuntza
lanean aritu da fin,
zorretan sentitzen geralako
lagundu dun ororekin,
festa eder hau bada,
beharrezko bultzada,
egin daigun elkarrekin,
pelota hotsa Kontzejupean
luzaroan entzun dadin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide