Txapelketa eta bertso eskola

Erabiltzailearen aurpegia

Ugaitz Beristain Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak uztaileko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Txapelketa eta bertso eskola'. Irakurri:

Doinua: 'Itsasoari begira'

Gipuzkoako txapelketari
adi gaude astez aste
Mila errima, doinu eta gai
bada nahiko buruhauste
Entzule gisa egoten gera
gure herritarren eske
Azkoitiatik aritu dira
hainbat bertsolari gazte
Ta erakutsi dutenarekin
harro sentitu gaitezke.

 

Bertsorik bertso ibili gera
doinu ta oinen harira
Ikasturtea iritsi zaigu
azkenengo geltokira
Irailerarte oporraldiak
emango dio segida
Bertso_eskolako ateak daude
zaletu oron neurrira
Eta probatu nahi dunarentzat
zabalik egongo dira.



Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide