Ugaitz Beristainek urtarrileko aldizkarirako egindako bertsoa: 'Urte berria'

Erabiltzailearen aurpegia Ugaitz Beristain 2018ko ots. 15a, 11:41

Ugaitz Beristain Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bertsolariak urtarrileko aldizkarirako egindako bertsoa: 'Urte berria'.

 

Gaia: Urte berria

Doinua: Abokatuak deitu berri dit

 

Bi mila eta hamazazpia

heldu da amaierara,

Eta nahi gabe zer eman duen pentsatzen jarri ohi gara,

Tarte ederrak seguru asko

barrea eta algara,

Une zail batzuk izango ziren

ta hobe hala ez bada,

Baina urtea azkar joan da

azkarregi beharbada,

Galdera bat datorkit burura

guk nahi genuena al da?

 

Abiadura haundian dator

eguneroko gurpila,

Inertzi hortatik irtetzea

egiten da zinez zaila,

Baina soilik geuk har dezakegu

geure aginte makila,

Urte berria horretarako

tresna bihurtu dadila,

Urterik urte eskatzen zaio

nahi eta desio pila,

Bere kasa ez dira_etorriko

ez bagara joaten bila.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide