Azkoitiko tenislariak, Gipuzkoako eskolarteko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia Tenis Kluba 2022ko mai. 29a, 21:31

Alebin, infantil eta kadete mailako tenislariek parte hartu dute lehian.

Azkoitiko Tenis Eskolako 40 lagunek parte hartu dute Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan, eta oso emaitza onak lortu dituzte.

Alebin mailan, banaka eta taldeka bigarren postua eskuratu dute; infantil mailan, lehenengo postua lortu dute neskek, eta bigarrena mutiletan. Kadete mailan, berriz bigarren postuan amaitu dute neskek txapelketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide