Badator Udazkeneko Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia Tenis Kluba 2015ko urr. 7a, 09:54

Azaroaren 1ean hasiko da Txerloiako tenis pistetan 2015eko Udazkeneko Txapelketa. Banaka eta binaka izango dira kanporaketak, gutziak, 14 urtetik gorakoentzat. Txapelketan parte hartzeko deitu, 669621802 zenbakira edo idatzi mezua txtenis@gmail.com helbidera.

 

Aurrez esan bezala, bi kategoeria izango dira: banakakoan, koadro nagusian eta kontsolazio (quick) koadroan jokatuko dira, eta binakakoan, izena ematen duten partaide kopuruaren arabera izango da. 

Txapelketan banaka parte hartzen dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta binaka parte hartzen dutenek, berriz, 10 euro.

Bestalde, jokalariren batek dutxatzea nahi izanez gero, pista erreserbatzerakoan abisatu beharko du, eta antolakuntzak agiri bat emango dio Elkargunean dutxatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide