Irailaren 14an hasiko dugu denboraldi berria

Erabiltzailearen aurpegia Txerloia Tenis Kluba 2015ko ira. 8a, 14:40

 

Azkoitiko tenis eskolan irailaren 14an ekingo diogu 2015-2016 denboraldiari. 

Klaseak Txerloiako tenis pistetan emango dira urte osoan, eguraldi txarra egiten badu Xabier Munibe ikastolako aretoan. Ikastolan denean, whatsappeko perfilean aterkia azalduko da. 
Izena emateko 669 621 802 telefono zenbakira deitu beharko da, edo bestela, mezu bat bidali txtenis@gmail.com helbidera.

Nahi duenak, hemen aurkituko du informazio gehiago.   




 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide