Martxoaren 8a antolatzeko bilera irekia deitu du Sostenipek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sostenipe Talde Feminista 2019ko ots. 4a, 09:05

Martxoaren 8ko greba feministan herrian zer eta nola egin erabakitzeko, batzar irekia antolatu du Sostenipe talde feministak. Otsailaren 8an bilduko dira, 19:00etan, Elkarguneko Altzibar gelan. Herritar guztiei dei egin die bilera horretara azaltzeko.

Heteropatriarkatu kapitalistari planto. Bizitzak erdigunean! lelopean, Martxoaren 8an egingo duten greba feminista aldarrikatu du Sostenipek. Iaz, dozenaka emakumek egin zuten planto M8an Azkoitian, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide