maxixatzen.eus

Hauek eztittun/k gure festak!!!

Erabiltzailearen aurpegia   Festak

Abuztuaren 18an, 16:30ean, manifestazio zaratatsua egingo dugu herriko plazan, buru, gorputz eta alu askeen alde.

 

Azkoitiko festak gainean ditugu. Dakigun bezala, festetan helburua denok ondo pasatzea da. Baina ondo pasatzeko era asko daude eta ziurrenik ados egongo zara denak ez direla zilegizkoak. Festa denetan emakumeek ez dituzte aukera berdinak egun hauetaz disfrutatzeko.

Azkoitiko udaletxeko egitarauari bistadizo bat emanez gero, emakumeentzat toki gutxi geratzen dela ikusi daiteke: pilota partidak, ganadu feria, herri-kirolak... Denok dakigu zein izaten den ekimen horietako publikoa eta zein parte hartzaileak. Gainera, gogorarazi nahi dugu iaz Xaibor DJa kantu matxistak jartzen eduki genuela herriko plazan.

Hori gutxi balitz, eguneroko ogia dugu era denetako eraso sexista eta festetan areagotu egiten dira.

Hauek ez dira gure festak!

Horregatik, deialdi indartsu bat egin nahi dugu, erakusteko ez gaudela prest era honetako festak onartzeko. Badakigu ez garela bakarrik Sostenipeko lau zoro horrela pentsatzen dutenak.

Inguruko feminista denei eskatu nahi dizuegu, gure aldarrikapenari indarra emateko, abuztuaren 18an egingo dugun jai giroko kale-hartzean parte hartzeko.

Azkoitiak ikus dezala festak ere feministak izan arte gerra emango dugula.

Azaldu! Denon indarra behar dugu!

Abuztuak 18, 16.30ean, herriko plazan.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Eta emakumiei ez altzaizkobe gustatzen pelota partiduk,herri kirolak,ferixe etab...? zuek bezelako lau perroflautai etzaizkobela gustatzen ta eztu esan nahi herriko emakume danai etzaizkobenik gustatzen, jende asko ta emakume asko eongoie asko gustatzezaizkobenak ta. Ta gaztintzat jokuk ta beste egitarau asko daude danok parte hartzi eukiko deuna

Plazan eotean dj orren aurkare lau zoro zeate... eztet uzte herri maillan inok apoiako zaiuztetenik. Ze ya zuen gustoko musiki ezpa ya eztao plazan jartzeik o ze?

Eta badakiu jarri deuzten bezela herriko lau zoro bakarrik etzeatela, beste herri danetatik zuen bezelako launa etorrikoie ta showe montakouzte herri danetan etteuzten moun.

Erantzuna | #2

Kaixo emakume talde horri,
Lehenik eta behin, argi eta garbi azaltzea nahi nuke neu ere emakumea naizela; neure eskubideak defendatzeko beharra ikusten dudala, gizarte zapalkuntza bat jasan eta jasaten ari garenaren kontzientzia dudala… Hau esanda arrazoi puntu bat duzuela esango nuke, izan ere, lan asko dago egiteko emakumearen inguruan, baina ez nago zuen gestionatzeko moduekin bat ere ados.
Honako ideak atzean utzita, herriko festetako programa ofizialaren harira, talde feministak eginiko “deialdi” horri nahi nioke egin kritika. Talde honen ustez (agian jende gehiagoren ustez ere bai) udalak jarritako ekintzak batez ere mutilentzat daudela bideratuak esaten da; pilota partidak, ganadu feria, herri kirolak... emakumea honakoetan lekuz kanpo sentitzen dela adieraziz.
Mezua irakurri eta aztertzen jarri nintzenean ezin nuen ulertu bertan jasotzen zena. Berriz diot, emakumearen munduan lan ugari dago egiteko. Jakin badakigu, urteak atzera eginda (eta ez horrenbeste) kritika egin zaien ekintza hauetan emakumeak ez zirela behar bezala onartuak izaten . Baina astiro bada ere, denbora aurrera doa eta gauzak aldatuz doaz, orain zorionez, emakumeak ekintza hauetan ongi etorriak dira! Baina talde honek dionez, ekintza hauek gizonezkoei begira ezarritako ekintza edota ikuskizunak dira, zuen ideia ez al litzateke atzera pauso bat izango?
Guztia hau esanda, klaru dago, feminismok berdintasuna aldarrikatu zein lortzea duela jomuga. Beraz, ekintzak har ditzagun guztiontzat eta ez ditzagun, generoaren bidez bereizi! Pertsonak gara, zuek diozuen bezala, pertsona buru askeak; horrela garen unetik norberak ikusiko du zein den bera eroso sentitzen den esparrua. Agian zuen ustez gizonezkoei begira ezarritako esparru horiek izango baitira emakume asko eta askorentzat erosoenak. ONDO ONDO PASAU ANDRAMAXEK!!
Bi Azkotiar emakume gazte.

Erantzuna | #3

Kaixo danoi.
Nik testue letu ta hamen ein dien komentaxuk ikusi ta gero danok bezelaxe garbi dauket emakumik zapaldute gaudela, parekidetasunea bire haundixe daola ta honek aldauberra daukela. Ta sostenipekukin ados nao udalak antolauteko ekintzatako publiko ta parte-hartzailik bateze gizonekuk diela esatebenin, baño badakit, gaur egun, emakumintzate atik irikitte dauzkebela ekintza hauek, ta beraz, aurrea emateko morokuk diela. HALARE, NUN DAUDE, ADIBIDEZ, PELOTAI NESKAK ANDRAMAXETAN?

Hau esan da geo, udalak feminismun aldeko moimientun parte izen berko lukela iruitze zat; ta ez pasiboki danontzat dien ekintzak antolau, ez, ahotsa jaso ta garbi demostrau berko luke ze bire nahi dun hartu. Danok ordezkatze gattun momentutik, ta berdintasunik eztaola garbi ikuste deunez, zeba ezta berdintasun horri laguntzeko, bultzeka bat emateko ta herri mailan feminismuk inderra hartzeko intentzixoik erakusten? (Lau zoro diela esan berrin) Zeba eztu udalak arlo horren ingurun akintzaik antolatzen? Zeba ezta garbi posizixo hortan jartzen? Neretzat hori da benetan preokupantie: geure udalak gure alde aktiboki lanik ez ettie, injustizixe birie lagaiez, onartuiez.

Beraz, ESKERRIK ASKO TA SEGI LANIN SOSTENIPE! Danon eskubidin alde azaldu gattezen danok 18xen!

Erantzuna | #4

Baten bat mogitzen zaizuenean gutxinez... Non demontre bizi zarete?

Edozeinek zuen herriko festetako programa aztertzen hasita antzemengo du. Ez al diozue erreparatu edo ze kristo!! (ui! barkatu biezada berorrek...). Hasi gaitezen bada laguntza piskat ematen, kontatu ekintzetako protagonista zuzenak azaltzen diren argazkietan zeintzuk diren protagonista nagusienak eta segituan konturatuko zarete. Jope! puzgarrietan azaltzen diren umeetan ere erreparatu! zezen txikietan parte hartzen zein dago? Trikitia jotzen? Bandan bertan ere... eskerrak hiru klarinetista agertzen diren, bestela gizonezko banda hutsa ematen du programari erreparatu ezkero, la lei!!!

Pailazoak ere grazioso agertzen dira, batukadako partaide guztiak bezalaxe, musikako taldekide ia guztiak ere zintzilikariodunak. Nahita ere ezingo zenuketen egokiago borobildu.

Irakurri dizuet lan handia egiten ari direla, baina Azkoitian ez zarete enteratu antza denez. Herri kirolari guztiak gizonezkoak, berriro diot, guztiak gizonezkoak eramango dituzue Azkoitira berriro ere Andramaxetan. Bale ez direla asko, baina badira neska batzuk saiakera egiten ari direnak eta plazen zai egoten direnak...

Pelotakoa puntu ta aparteko mezua merezi du iruzkin honetan. Gaur egunean edozein herriko festetan nesken pilota partiduak ere ez programatzea lotsagarria da bere horretan. Ta zuen herrian, alkate jaunari irakurri diodanez, horrenbestekoa da "pelotak" zuen ariman utzi duen zera, ze lotsagarria izateaz gain iraingarria ere bada nesken esku-pilota garatzeko lan egiten ari direnentzat.

Atapuercara ere bi gizon Azkoitiar joan omen ziren, herrian geratzea besterik ez zuten behin gizakia aztertzen hasita...

Erantzuna | #5

Aber patxiku, errespeto pixket faorez!!! Perroflauta ta zoro dettu berrik etziok iñoire, heuretzat nai eztekena bestiei ez eman.
Idatzixe irakurritte garbi ikustek eztiabela asmau nai ziabena garbi esaten. Ni ekitaldi hoxe danetan izete nauk, ta emakumien parte hartzie baten bakarrik ikusteiat, beixek kamionetik atatzen eta sartzen, beste iñunez, eta nai izen ezkeo baziok ettie, bazaudek ta emakume pelotaxek ta batte arrijasotzailik, trontzalaxek o azkolaxek. Ikusle bezela juteizela emakumik??? Akao ba...hoixe ber giñian gainea, gizonezkuk bakarrik jutie...hala hik hori naiko huke??? Ta Xaiborrena hola dek, horrena ta irratitelebistana, lotzagarrixe dek kantu hoxek zauzkeaben letrak, jarri alaiz zekule letrie aitzen???, emakumie gizonan menpe ipintzeiabe, ta gainea, emakumin aurkako biolentzixen apologia garbixe etteiabe, ta okerrena dek taberna danetan aitzetxiaula, ta irrati publikotane bai, gure dirukin finantziauteko irratixetan. Nik eztiat ulertzen nola leiken emakumin eskubidin aldeko aldarrikapenak, protokoluk, etabar...defendiu eta martxan jartzetxiken erakunde publiko batek herriko plazan altabozetatik a tope kantu hauek ipintzetxiken DJ bat ekartzie...baaa lotsagarrixe. Gutxinez exijiu ez ipintzie halako kantuk.
Baino azkenin, naiz ta otsue ardiz jantzi, otsue izeten zeitzeik, bai, hire bezelako matxista sistematikuek, naibe erten etteiuzte, festak preparatzeakun... komentaxotan...euneroko bizixen detalle askotan, zuen amak emandako bizixen.
Ta hau aldatzie nai baiau,( hortziok nere dudie hire bezelakuk hau aldatzie nai oteiaben ), ba gauze hoxe danak aldatzen asi berkoiau, ta adibidie beste danoi erakunde publikuek eman bertzigubek, kasu hontan eztiabena ein. Baibe!!! Nai be erten etteiuzte!!!
Lotsagarrixe pnv-en udaletxe honek Azkoitin itxurie hola zikintzie!!!
Lotsagarrixe pnv-ko emakumien jarrerie gai honekin!!!
Hau ez nere izenin faorez!!!
Udaletxe matxistaik ez!!!
Xantue ta bere zikaxuk etxeaaa!!!
Dimitiu danoook!!!
Gora emakumeen borroka!!! Eta guztiona berdintasunaren bidean!!!
Gizon, borrokatu emakumeen eskubideen alde!!! Asi etxetik eta kalera!!!
Borroka da bide bakarra!!!

Ondo pasau andramaxek.

Erantzuna | #6

Xaibor nauk eta publikoki adierazi nahi dizuet, Nire ikuskizunetan ez ditudala sekula abesti matxista edo regeton direlako hoiek jartzen. Lehendabizi naska ematen didatelako eta bigarrenez emakumeen aurka dihoaztelako klaruki.

Ez dakit zer daukanten nire aurka Sostenipekoek eta Maxixatzen aldizkarikoek baina egiten ari zaizkidaten mobiña epaileen aurrera eramango dut bihar bertan, nire eta nire lantegiaren izen ona defendatzeko.

13 urte daramatzadaz Dj eta animadore lanak eitten eta holakorik iñoiz ezta iñun ere ez zait gertau. Suposatzen dot nire antziñako Basetzearen eta beste telebistatako agerpenen ondorioetako inkina nautela eta horregaitik ari direla horrela jokatzen. Baina ez zaie dohainik irtengo ez horixe!

2 Urte daramatzadaz Azkoitiara ikuskisuna plazan ematen eta arrakasta haundia izan ondoren auton Sostenipe elkarte eta aldizkari honen erruz (plataforma eman diotelako azken hauei) ez naute kontratatu eta hori ez dot inolaz ere pasatzen utziko.

Ez al da izango kasualitatez, guzti honen atzean egotea... Abesti sexista itsusienak leporatzea azken finean Aktualitatezko abesti (matxistak ez direnak... Gosadera, Madre tierra, Bailando eta abar) Galerazi nahi dituztelako beraien gustokoak entzuten jarraitzeko ( Rock rock eta rock gehio) horrela bide batez gazteak engañatzen jarraitzeko beraien eremuetan beti gertatu izan ohi den bezala?

Bestalde beste gauzatxo bat... zergaitik sartzen dira nirekin eta nire enpresa txipiarekin? Nolabait, "Cabeza de Turco" bat izan behar dutelako beraien aldarrikapena burutzeko? Edo uztezkoan pentsatzen dutelako ni txikia izanik ez dodala nire ohorea defendatuko? Ba kasu honetan oker dabiltza!

Zergaitik ez dira "Gaztearekin" adibidez sartzen? Azken hau Estatu mailatik erosita datorren abestien blokea (Regetoia eta abar) jartzen dedikatzen delarik? Ahhhh ... klaro! Abokatu publikoak eta potenteak dituztelako berebaitan.

Egin ausnarketa.

XAIBOR

Erantzuna | #7

Xaibor, eztiat uste aurten gure herrixen ez aktuatzin kulpie sostenipekuna danik, ta hondik ta gutxixo maxixatzenena, zeatik polemika hau sortu aurretik erabakixe hartute eongo huan segurunez...nabak salaketie ipini bai, prokuradorie pau berkok, abogaue...ta ez haiz iñoa allauko.
Profesional ona haizela nabak demostratzie, erreza daukek, boluntaxo etorri hire ikuskizune ematea, hau da, gratis, ta danok gustoa utziko gattuk ez bak halako kantoik ipintzen. Jarri arremanetan festa batzordikin ta gustoa hartuko abe segurunez, hueko bat eingo diabe...o ez...nabak egixe esan etzakiat...
Ta beste komentaxuk baaa...sobran zaudek, manipulazixue ta rock rock rock...hori eztek hola ta hik badakik hori, xoumana haiz bai baino tontue ez, danok zakiau manipulazixue nundik datorren, heuk aipau dek...

Erantzuna | #8

Apa Xaibor ... talde baten kritikie jaso ta epaitegixeta juteko mehatxuE?? hi bai profesionala ...

Erantzuna | #9

Bai oso profesionala naiz eta 13 urtetako lanaren bermea defendatzeko gezurretan dabiltzan edozeini, epaitegira eramateko asmoa dauket. Kasu honetan bihar bertan (astelehena). Nire ohorea defendatzeko. Gainera ez da tema berria, orain dela urte bete ere abisatu nien eta berriro hazi dira maltxurkeri eta gezurretan nire lanakiko, diru publiko parte batez bizi den aldizkari hau. Eta oraingoan ez dot onartuko. Ez dakit konturatu zaren baina alde edarra zegok kritika soil batetatik, nire lanarekiko eta ogibidearekiko gezurretan ibiltzea. Akusatuaz Matxista naizela eta abesti sexistak jartzen dittudala. Ez hoize, hau ez det pasauko! Portzierto nik pertsonalki aldizkari honi titulua eraldatuko nioke Maxixatzen kendu eta Matxakatxen izena jarriaz. Horretara dedikatzen bait dira aspaldi honetan MATXAKATXERA. Eskerrak Lauk eta bik besterik ez dutela irakurtzen.

Erantzuna | #10

Xaibor, mezu hau zuri zuzenduta doa, eta puntuz puntu argudiatuko dut:

1) Aurrez abisatu bazenion eta orain berriz epaitegietara eramango dituzula esan badiezu, horri Azkoitian behintzat mehatxua esaten zaio.

2) Herri Komunikabide bati, berriz diot HERRI komunikabide bati ari zara erasoka, eta era berean herriko talde baten iritzia (Sostenipe Talde Feminista) ezkutatu nahian ari zara. Beraz adierazpen askatasuna mugatzen ari zara.

Bi argudio horiek kontutan hartuta, Maxixatzenek zuk irabazteko duzuna baino gehiago duela uste dut irabazteko.

PD: Maxixatzenek 20 urte daramatza herrigintzan, euskaratik eta euskaraz lanean, eta ez litzaizuke zuri ere gaizki etorriko euskara MATXAKATZEA. Idatzi duzun bezala idatzita, epaitegietan ez dizute salaketa onartu ere egingo.

Ondo pasau andramaixek!

Erantzuna | #11

Sorte on izan eta irabazi dagiala arrazoia daukanak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa