Maitzak 17: homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako eguna

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sostenipe Talde Feminista 2017ko mai. 17a, 11:17
Azken egunetan herriko kaleetan itsatsita egon diren mezuetako bat.

Egun hauetan Azkoitiko kaleak hainbat mezu iraingarriz bete dira. Mezu hauen aurrean odola irakin bazaizu sosteniperen helburuetako bat lortu da. Zoritxarrez, mezu hauek ez dira gure irudimenetik sortuak izan, egunerokotasunean entzun ahal ditugu: kalean, telebistan, lagun artean etab. Izan ere, gure jendartean hetero arautik irteten dena zigortzen da.

 

Gaur, maitzak 17 homofobia, lesbofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako eguna da. Horren harira azken egun hauetan kaleetako paretak mezu iraingarri hauekin bete ditugu, gai hau guztion ahoan egoteak kontzientziak astindu eta kritikotasuna sor dezan. Argi geratu dadila aldarrikapen hauen helburua ez dela jendartea normalizatzea, baizik eta jendarte anormalizatu bat lortzea, normatik ateratzen den oro aukera bat gehiago izatea.

Bestalde, gaur goizean mezu positiboak zabaldu ditugu. Hona hemen horren adibideetako bat:

Maitasunak ez du minik egiten, gorrotoak bai! Jarrai dezagun jendarte feminista bat eraikitzen!

Amaitzeko esan, gaur gaueko 21:30ean matadexen zine foruma antolatu dugula. Guztiok gonbidatuta zaudete Tomboy filma ikustera!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide