Azkoitiko Sostenipe Talde Feministak egitaraua antolatu du martxoaren 8rako

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sostenipe Talde Feminista 2016ko mar. 5a, 11:06

Azkoitiko Sostenipe Talde Feministak martxoaren 8ko egitaraua antolatu dugu Guk Balaikeu! lemapean. Hona hemen egitarau hori antolatzeko arrazoiak eta antolatutako ekintzak.

 

2016an, oraindik, lan baldintza eta soldata desberdintasunek, kargu publikoetan presentzia eskasiak, bizitza politiko eta ekonomikoan errepresentazioa baxua izateak, seme-alaben / helduen / etab. zaintza lanak, amatasun bajengatik oztopoak izateak, etxeko lanetako desorekak eta abarrek, emakume guztiengan eragiten dutela badakigu.

Horrela beraz, Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egun izendatua, berdintasuna aldarrikatzeko eguna da, helburu zehatzekin sortua izan zena, -besteak beste boto eskubidea, lan eskubidea, formazio profesionala, etab. aldarrikatzeko- eta egun, urteurren gisa ospatzen duguna, egunerokotasunean egiten den lanari esker lortutako lorpenez hausnartzeko, aldaketak aldarrikatzeko eta urtez urte, egunez egun, berdintasunaren alde
borrokan jardun duten eta diharduten emakumeak gogoratzeko aldarrikapenen eguna izan behar luke.


Egun horretan, kontinente ezberdinetako emakumeak, mugen bitartez banatutakoak, hizkuntza ezberdinetakoak, kultura anitzetakoak, etab. berdintasunaren alde elkartzen gara, bakoitzak, bere eremutik egunerokotasunean egiten duen hori ikustarazteko, izan ere, Martxoaren 8a, borroka egun bakarra baino, urteko 365 egunetan egiten den lanaren plazaratze bezala ulertzen dugu.

Horregatik, aurtengoan ere, festa giroan kalera irtengo gara, gure eskubideak aldarrikatzeko, urtez-urte burutzen diren borroka guztien omenez eta egunez egun munduko txoko guztietako emakumeek egiten duten lana ikusgarri egiteko asmoz. Beraz, Martxoaren 8an Azkoitian burutuko ditugun ekintzetara gonbidatzen zaituztegu:

-19:00etan kontzentrazioa plazan.
-19:30etan poteo feminista.
-Ondoren: afari-luntxa Zakelan. (8€. Izen-ematea Zakela eta Etxe Aitz tabernetan)

Animatu eta parte hartu!! Gora Borroka Feminista!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide