Bertsoa paperean

Hala bazan ta ez bazan

Erabiltzailearen aurpegia Silvia Etxaniz Alberdi 2022ko urt. 10a, 08:49
Azkoitiko plaza.

Silvia Etxanizek abenduko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Hala bazan ta ez bazan'.

Gaia: Hala bazan ta ez bazan.

Doinua: Aita izena.

Abenduari kaixo esanda

jarriz atzera begira

pasa ditugun hilabeteak

arraroak izan dira

imaginatzen ezin gintezkeen

iritsi hain urrutira

honek guztiok astindu gaitu

bakoitza bere neurrira

ta gutxienez hontatik zerbait

ikasi bagendu, tira...

 

Pasa duguna pasa dugula

ezin da jarri zalantzan

baina ipuin bat bakarrik balitz

hala bazan ta ez bazan

hogeia eta hogeita bata

sartu bitez kalabazan

hogeita bia askoz hobea

izango den esperantzan

ta ea Covidik gabe irteten

garen Azkoitiko plazan!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide