Bertsoa paperean

Positibo

Erabiltzailearen aurpegia Silvia Etxaniz Alberdi 2020ko abe. 15a, 13:46

Silvia Etxaniz Erniarraitz bertsozale elkarteko kideak azaroko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Positibo'.

Gaia: Positibo

Bertsolaria: Silvia Etxaniz

Doinua: Aita izena.

 

Boligrafoak paper zurian
duen erresistentzia
azkena idatzi nuen hartatik
hau da hau diferentzia
idatzi nahi ta ezin idatzi,
zero azpitik pazientzia...
konturatu naiz pasa zaidanaz
ta geratu naiz etsia:
gauza guztien gainetik jarri
zait COVID hemeretzia.


Ia martxotik bueltaka gabiltz
ezer ez da nobedade
berdin lanean, berdin kalean
birus hori parez pare
gure zilborra zentrozat hartuz
nahiko zitaldurik gaude
zaindu gaitezen elkar izanez
geure buruaren jabe
ta positibo izaten segi
positibo eman gabe!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide