Abuztua

Erabiltzailearen aurpegia Silvia Etxaniz Alberdi 2017ko ira. 5a, 11:44

Silvia Etxanizek, Abuztua izenburupean, Maxixatzen aldizkarirako egindako bi bertso:

 

1- Bulego baten barruan sarri

sortzen den arnasestua,

eguzkipean lanean ari

den baten bizkar belztua,

egun osoan gertuan dugun

zaintzaile baten eskua,

heldu da gogor lanean jardun

denaren sari justua,

hamaika hilez esperoa ta

hainbestetan amestua:

bi mila eta hamazazpiak

ere badu abuztua!

 

2- Lanez gainezka gauden garaian

estresatuta, topean

nork ez ote du egin ametsik

oporretako pakean:

hiri bateko zurrunbiloan,

hondartza galdu batean

apar gabeko garagardotan

zein tabernetako kean…

Goza zazue iratzarrik ta

gozatu izarapean

irailak oinak berriz lurrean

jartzen dizkigun artean!

 

Doinua: Arratsalde on eta muxu bat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide