'K-Baret' antzerki musikalaren promozio bideoa

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2019ko ots. 19a, 12:55

Bigoterik Gabea antzerki taldeak bultzatutako antzerki musikal berriaren promozio bideoa argitaratu dute. Azkoitian bertan sortutako taldeak aurrera eramango duen hirugarren lana dugu K-Baret, eta martxoaren 22an 21:30ean eta martxoaren 23an 18:30ean estreinatuko dute.

Urteak daramatza itxita Dumontarren kabaret zaharrak, baina Rosek eta Juliettek berriro irekiko dituzte ateak. Lokalean hainbat artista arituko dira bezeroen egonaldia arintzen. Artista horien egonaldia, ordea, ez da batere arina izango. Teilatu desberdinen azpian jaioak eta berdinaren azpian elkartuta, euren bizipenak, ametsak eta amesgaiztoak elkarbanatuko dituzte. Argiak eta itzalak. Agurrak eta ongietorriak. Enkajea, lentejuelak eta ezpain gorriak. Cedric Flamcourtek gidatuta, tirabiren lekuko izango da ikuslea.

Sarrerak

Sarrerak aurrez Gazte Informazio Bulegoan eskuratu ahalko dira martxoaren 6tik aurrera bost euroren truke. Egunean bertan zazpi euro balioko du ikuskizuna zuzenean jarraitzeko sarrerak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide