Shine Again antzerki musikala Buero sarietan irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2018ko mai. 14a, 10:51

Shine Again antzerki musikala Euskal Autonomia Erkidegoko obra onena izendatu dute maila ez eskolarrean, Coca Cola Fundazioak antolatutako Buero sarietan.

Gaur egun euren obra berrian lanean dabiltzan arren, duela 2 urte estreinatu zen Shine Again antzerki musikalak EAEko obra onenaren saria jaso du maila ez eskolarrean, Coca Cola Fundazioak antolaturiko Buero sarietan. 

Aurten sari hauen 15. edizioa da; 379 taldek, 7500 gazte baino gehiagok, hartu dute parte estatu osoan. Sari hauen helburua gazteen artean antzerkirako grina zabaldu eta sustatzea da.
Orain, maiatzaren 26an Senda Vivan izango da iparraldeko autonomien sari banaketa eta bertan izango dira Azkoitiko antzerki taldekoak ere. 

Autonomia mailan saria jaso dutenez, orain estatu mailan lehiatuko dira. Epaimahaiak antzerki obra batzuk aukeratuko ditu eta talde horiek Madriden antolatuko den Gazte Antzerki Astean eta antzerki udalekuetan parte hartuko dute uztailean, antzerki munduko hainbat profesionalekin ikasteko aukera izango dutelarik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide