2017/06/16 18:00

Shine Again antzerki musikala

Shine Again antzerki musikala
Baztartxo, Azkoitia
Shine Again antzerki musikalaren azken bi emanaldiak izango dira ekainaren 16 eta 18an. Sinopsia: Krisiaren ondorioak iritsi dira ikastola honetara. Orain arte bi talde egon dira ikastolan, bat eliteko dantzariz osatuta eta bestea berriz afizionatu hutsez. Murrizketen ondorioz, Junek, orain arte eliteko dantzariak zuzentzen zituenak, bere taldean jende baldar eta traketsa hartzen duenean hasten da guztia. Irabazleen taldea izatetik galtzaile izatera pasa daitekeela ikusten duenean. Bertan sartuko zaizkigu pertsonaia berriak hainbat sentimenduren artean murgilduko direnak, laguntasuna, amodioa, traizioa eta batez ere irabazteko grina. Sarrera:4€

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide