Shine Again Antzerkia igande honetan Elgoibarren

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2017ko api. 18a, 16:53

Shine Again Antzerki Musikalaren hurrengo emanaldia izango da apirilaren 23an, 16:30ean Elgoibarko Herri Antzokian.

 

Donostian, Azkoitian eta Azpeitian egin ondoren, asteburu honetan Elgoibarren txanda da. Azkoitiko eta Azpeitiko gaztetxoek egindako obra musikatuaz gozatzeko aukera izango dute. Bigarren zatia den arren, ez dago lehen zatia ikusi beharrik ulertzeko. 30 gaztetxo dantzan, antzerkian eta abesten ikusteko aukera izango dugu.

Sinopsia: Krisiaren ondorioak iritsi dira ikastola honetara. Orain arte bi talde egon dira ikastolan, bat eliteko dantzariz osatuta eta bestea berriz afizionatu hutsez. Murrizketen ondorioz, Junek, orain arte eliteko dantzariak zuzentzen zituenak, bere taldean jende baldar eta traketsa hartzen duenean hasten da guztia. Irabazleen taldea izatetik galtzaile izatera pasa daitekeela ikusten duenean. Bertan sartuko zaizkigu pertsonaia berriak hainbat sentimenduren artean murgilduko direnak, laguntasuna, amodioa, traizioa eta batez ere irabazteko grina.

Sarrerak aurrez salgai daude loturan, edo bestela egunean bertan leihatilan. Ekain inguruan berriro Azkoitian emanaldiren bat emateko asmoa dute, baina oraindik ez dago ezer ziurrik eta igandean denak Elgoibarrera joatera animatu nahi dituzte taldeko kideek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide