Sareren larunbateko jaialditik Azkoitira itzultzeko autobusa bete da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare 2022ko urr. 6a, 12:44

Etxera bidea gertu! lelopean, egun osoko egitaraua antolatu du Sare Herritarrak larunbaterako, Donostian, eta Ilunbeko jaialditik itzultzeko autobusa 03:00etan izango dute izena eman duten herritarrek. Azkoitiko Sarek herritarrak animatu ditu ekitaldietan parte hartzera.

Etxera bidea gertu! lelopean, egun osoko egitaraua antolatu du Sare Herritarrak larunbaterako, Donostian. Azkoitiko Sarek autobusa antolatu du Ilunben egingo duten musika jaialditik itzultzeko, eta taldeak adierazi du dagoeneko autobusa bete dela. Izena emanda dutenek 03:00etan izango dute Donostiatik itzultzeko autobusa, Anoeta pasealekuan. 

Larunbatean, goizez zein arratsaldez hainbat ekitaldi egingo dituzte Donostian: goizean, Izan Bidea egitasmoaren azken kilometroak nahiz manifestazioa egingo dituzte goizean Donostian, eta 15:00etan hasiko da Ilunbeko jaialdia. Besteak beste, bertsolariak, Eñaut Elorrieta, Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Sua, Doctor Deseo, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Andoni Ollokiegi, Trikidantz, Porrotx eta Ttek elektrotxaranga izango dira agertokian. Azkoitiko Sarek herritarrak animatu ditu ekitaldietan parte hartzera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide