Ibon Iparragirre euskal presoaren egoera larria salatzeko Giza Sarea

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare 2017ko urr. 26a, 12:09

Ostiralean, urriak 27, Ibon Iparragirre euskal presoaren egoera larria salatzeko giza Sarea izango da Azkoitian. 19:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari eliz ataritik abiatuta. Hiesa du Iparragirrek, eta, azken analisien arabera —irailaren 15ekoak—, hogei defentsa ditu soilik. Osasuntsu dagoen pertsona baten gorputzak 724 eta 1.154 defentsa artean izaten ditu. Presoak berak ere badaki hil-bizian dela; izan ere, edozein infekziok, katarro txikik, zaurik...eragin al diote heriotza. Hori dela eta, egoera hau salatzeko xedez, sentsibilitate ezberdineko herritarrei gonbita luzatu die Azkoitiko Sare.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide