Ibarretxek, Azkarragak eta Iruinek giza eskubideez eta espetxe politikaz hitz egingo dute Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sare 2015ko abe. 21a, 13:23

Datorren asteazkenean, hilak 23, giza eskubideak eta espetxe politika izango dituzte mintzagai Juan Jose Ibarretxek (Lehendakari Ohia eta Agirre Lehendakaria Center-eko Zuzendaria), Joseba Azkarragak (Eusko Jaurlaritzako Justizia Kontseilari Ohia eta Sare herritarreko bozeramailea) eta Iñigo Iruinek (abokatua eta euskal presoen giza eskubideetan aditua). Floreagako On Bosko aretoan izango da, 20:00etan hasita.

 

Mahai inguru hau, Azkoitiko Sarek eta Agirre Lehendakaria Centerrek elkarlanean antolatu dute. 

Sarek herrian bere lana abiatu zuenetik urtebete betetzen den data aitzakiatzat hartuz otu zitzaien mahai-inguru hori antolatzea. Ordutik egundaino, Azkoitia saretzeari ekin diote, eta norbanako ugari, sentsibilitate ezberdinetakoak batzea lortu dutelakoan daude. 

Bestalde, Gabon Zahar egunerako manifestazio ixila ere antolatu dugu. Abenduaren 31n Plazatik abiatuko dira, 18:30ean. Gabonetarako antolatutako bi ekimenek, herriko norbanako ezberdinen bultzada dute: Nerea Zubizarreta EAJtik eta Urrategi Alberdi Bildutik, besteak beste. 

Honako helbide honetan ikusi ahal duzue zerrenda osoa 2. eta 3. orrietan.

Mahai-ingurua zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango da www.sare.eus helbidearen bidez. Solasaldia 20:00etan hasiko da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide