Dena prest Sahatsakoek Baionan Katalina de Erauso pastoralean parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Sahatsa DT 2016ko eka. 4a, 10:31

 

 

 

Pastoral emanaldiak ekainaren 5ean Baionan eta irailaren 3an Donostian izango dira.

Euskadi-Akitania euroeskualdearen barne, bi eskualdeen arteko elkarlana taularatuko da. Alde batetik Baionako Katatalina de Erauso elkartea eta bestetik, Azkoiti-Azpeitiko Sahatsa dantza taldea.

2015eko irailetik, ostiralero entseguetan ari den Baionako Katalina de Erauso elkarteko 70 lagun ari dira lan horretan eta Baionan errotuak izan arren, lanean ari den %80a Zuberotarra da.

Sahatsak, Gipuzkoako ezpata dantzarekin hartuko du parte, XVII. mendean egin ohi zen ezpata dantza taularatuz. Katalina de Erausoren bizitza, ezpatari oso errotua izan zen bere bizitzako hainbat pasarteetan.

Sahatsa, 2015eko udaratik, Baionara joan etorrian dabil, prestaketa bilerak, babesle bilaketak eta kontratuen sinaduren ondoren, orain entseguetara joaten jarraitzen duelarik.

Entseguen garapenei dagokienez, oso esperientzia aberatsa suertatzen ari da, baita entseguen ondoren egiten diren mokadutxoetan bat-batean, espontaneoki agertzen diren Zuberotar ahots eta abestien gozatze momentuetan ere. Gaur bertan izango da azken entsegu orokorra, eta igandean taularatuko da pastoral osoa Baionako Lauga gelan arratsaldeko 15:30etan, goizean hiriko kaleetan desfilea eta dantza batzuk egin ondoren.

Aurtengoan 40. Urtemuga duen Sahatsa dantza taldearentzat esperientzia ederraz gain, ekintza eta emanaldi ezberdin eta garrantzitsua da.

Argazkian, Baionan pastoralean parte hertu behar duten denak eta Sahatsa taldeko kideak agertzen dira.

 

Jarraian ikus dezakezue Baionan eginiko entseguen zatitxo bat eta bertan parte hartzen duten Arizaleen iritziak ere, Pierre Rousseu Latxikana Eskiularra, Maddi Errazaret Basaburukoa, Philippe Recalt Lakarriarra, Maia Agor Barkoxtarra eta Aitor Sorazu Azkoitiarra.

http://www.kanaldude.tv/Katalina-de-Erauso-pastorala-Arizaleak-lekuko_v4196.html

 

Web orri ofiziala, eta informazio gehiago: http://katalinapastorala.eus/

 

Sahatsakide ohientzat oharra (Afaria uztailaren 2an)

 

Taldearen 40. Urtemuga dela eta, uztailaren 2rako Sahatsatik pasa diren kide guztientzat afaria antolatu da. Afarira joan nahi duen orok, gaur egun taldekide diren edonori eman diezaioke bertan parte hartzeko izena edo ostegunetan 20:30tik aurrera, edo larunbatetan 17:00tik 19:00ra 943 85 19 74ra deituta. Ahalik eta azkarren emateko eskatzen da antolaketa errazago izan dadin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide