Despolitizazioaz

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2022ko abu. 10a, 11:01

Rina Cabezak abuztuko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Despolitizazioaz'.

Egungo gizartean nabarmena da despolitizazioa. Politika instituzioetan soilik egiten den ideia erabat zabalduta dago, ohikoa egiten zaigu "ez dut politikaz ezer jakin nahi" entzutea.

Despolitizazioa gainditu egin behar dugu geure bizitzak determinatzen dituen guztiaz jabetu nahi baldin badugu. Despolitizazioak funtzio garrantzitsua betetzen du ordena sozial burgesean: antolamendu burgesa mantentzeko subjektuak erreproduzitzen ditu; esplotazio eta zapalkuntza harremanen eraginez langile klasean dauden subjektibitate azpiratuen arteko batasuna oztopatzen du, eta burgesiak hainbat mekanismo garatu ditu horretarako: ideologiak, kultura...

Heziketa politikoak helburu izan behar du sistemaren osotasun konplexuaz jabetzea, eta ez problematika partzialetara mugatzea. Formakuntzek berebiziko garrantzia dute. Tresna analitiko eraginkorrak behar ditugu inguruaz jabetzeko, historiatik irakaspenak atera eta aurrera begirako estrategia diseinatzeko.

Osotasuna borrokatuko duen subjektuaren beharra dugu problematika partzialtzat saldu nahi dizkiguten horiei aurre egiteko. Osotasun kapitalista gainditzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide