Hipersexualizazioaz

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2022ko mai. 25a, 15:18

Rina Cabezak apirileko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Hipersexualizazioaz'.

Egunetik egunera, gero eta normalizatuago dago hipersexualizazioa. Gainera, garapen teknologikoak medio, indarkeria matxistak forma berriak hartzen ditu: horietako batzuk dira sare sozialen bidez jazotzen diren erasoak edota jazarpenak.

Muturreko sexualizazio horrek egungo "gizarte feministan" bere tokia egin du, eta influencer-ek, estetika industriak edota pornografiak sexualizazio hori arau kultural bilakatu dute. Garapen teknologikoaren ondorioetako beste adibide bat da OnlyFans plataforma. Horrelako plataformak leku paregabea bilakatu dira hipersexualizazioa, ziberjazarpena edota estortsioa garatzeko.

Argi ikusten da kapitalismoaren logikaren barruan kokatzen den auzia dela hipersexualizazioarena. Kontsumitzen dugun kultura hipersexualizatuak enpresa handien etekin ekonomikoak handitzen ditu, eta horrez gain, emakume langileonganako esplotazioa areagotzen du. Auzi hori gainditzeko, beste hainbeste problematika bezala, egungo gizarte kapitalista gainditu behar da. Horren alde lerratzen diren horietako bat naiz, gizarte kapitalistaren barruan ezinezkoa delako indarkeria matxistarekin amaitzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide