Errematea

Emakume langileon egoera

Erabiltzailearen aurpegia Rina Cabeza 2021ko aza. 19a, 15:55

Rina Cabezak urriko Maxixatzen aldizkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Emakume langileon egoera'.

Maiatzean eskualdeko emakumeen sektore proletarizatuenen egoeraren hurbilpen bat izan genuen Urola Erdiko Itaiaren eskutik, bertan eskualdeko emakumeak lan merkatu feminizatuan daudela, baldintza kaskarretan gauzatzen dutela beren jarduera eta asko kontraturik gabe daudela azaldu zuten. Gaur-gaurkoz, zentro kapitalistako emakume langileon gehiengoak soldatapeko lanean dihardugu, eta horrek ez gaitu etxeko lanetatik askatu, kontrakoa baizik; modu arruntean esanda, bi lanaldi bete behar izatera pasatu gara.

Horregatik, emakume langileok biziko dugun etorkizunaren ezaugarri nagusia esplotazio estruktural basatia izango da. Aurretik genituen baldintza horiek guztiak oraindik ere okerrago bilakatuko dira, hala nola lan ezegonkorrak, nahikoak ez diren soldatak... Horren adibide garbia dugu Azkoitiko egoitzan pasatzen ari den dena, lan baldintza eskasak, egoiliar guztiak artatzeko denbora falta, instituzioen utzigabekeria... Emakume langileen interesak lehen lerroan jarrita, haien beharrak asetzen dituen borroka eta erremintak sortzea dagokigu, langileengatik, egoiliarrengatik eta denongatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide