Telesforo Monzonen heriotzatik 40 urtera

Erabiltzailearen aurpegia Pako Sudupe 2021ko ots. 12a, 08:04

Pako Sudupek 'Berria' egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Telesforo Monzonen heriotzatik 40 urtera'

Plazaratu zuen azken artikuluan (Egin, 1981-02-12, gaurko egunez duela 40 urte), azken nahiaren erakusgarri, gure aberriaren lehenbiziko oinarri gisa lurraldetasuna aipatu zigun Telesforo Monzonek:

Beti ohitu behar dugu Euskal Herria oso osorik ikusten. Euskal Herria aipatzen dugularik, osorik ikusten ez baldin badugu oker handi bat dugu honetan. Gurez etorri behar zaigu osorik ikustea. Euskal Herria, gaur, Adurren hasi eta Ebroraino doa. [...]

Hegoaldeari begira gauza bera esango nuke. Hau nire iritzia da, baina nik ez nuke sekulan ere onartuko politikazko irtenbide bat Hego Euskadirentzat Nafarroa ez baldin badago barne.

Bost urte pasatxo ziren Franco diktadorea ohean, ohore guztiekin eta politikaren bridak ondo lotuta hila zela. Gerra irabazi zuten militar matxinatuek Errepublikak ordezkatzen zituen balio demokratikoen aurka finkatu zituzten ordena berriko zutabeak, eta Franco buruzagia hilda ere, atxiki zituzten: monarkia, Espainiaren batasun zatiezina autodeterminazio eskubiderik gabe, gaztelaniaren derrigortasuna, TOPen oinordeko Auzitegi Nazionala...Mugimenduan gidari izandako Suarezek gidatu zuen trantsizioa, bereziki PSOEren eta gainerako ezkerreko indarrek amore eman zutelako.

Dakizuenez, Espainiako 1978ko Konstituzioa, ez EAEn, bai Espainian onartua izan zen, eta Nafarroako indar frankistek eta PSOEren aldaketa itzelak ahalbidetu zuten Nafarroa EAEtik kanpo gelditzea.

Horren aurka, Herri Batasunak eta erakunde armatuak estrategia politiko-militarra eraikia zuten euskal estatu independentea sortzeko, eta Telesforo Monzon itxaropentsu hil zen, eta ukaezina da hegoaldera itzulirik, azken lau urteetan dena eman zuela bere aldetik, amets hori egia bihur zedin.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide