Euskararen galdetegia: alderdien erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Pako Sudupe 2020ko uzt. 7a, 09:00
Pako Sudupe.

Pako Sudupek Berria egunkarirako idatzitako iritzi artikulua: 'Euskararen galdetegia: alderdien erantzunak'.

Euskararen erabilera apalarekin benetan kezkaturik gauden 90 euskaltzaleren dei zoliari uztailaren 12an EAEko boz autonomikoetara aurkezten diren hiru alderdik erantzun diote: EH Bilduk, PSEk eta Equok. Haien erantzunak laburbilduz eskertuko diegu euskararen aldeko deia aintzat hartu izana.

Kezkarik sortzen die euskararen erabilera apalak? Bai, hiru alderdiei. Sozialistek eta equotarrek diote erabilera sustatzeko politikak behar direla, eta EH Bilduk euskararen erabilera apalaren erantzulea seinalatzen du: norbanakoek baino erantzukizun gehiago hizkuntza politikaren arduradunek dute.

16 urte arteko eskolatzean euskararen ezagutzaren unibertsalizazioari dagokionez, EH Bilduk hizkuntza-ereduen sistema gaitzetsi eta murgiltze ereduaren alde egiten du. Murgiltze eredua tokian tokiko egokitzapenekin, hartara ikasle guztiek derrigorrezko eskolaldiaren amaieran euskara maila jasoan bizitzerik izan dezaten. Sozialistek Patxi Lopez lehendakari zela sustaturiko erreformak aipatzen dituzte, haiek egokitzat joz, eta equotarrentzat hezkuntzako ereduen sistema zaharkitua dago eta eredu bakar batean bateratu behar dira, eskola-adinean dauden guztiek euskara ikasiko dutela bermatzeko, ikasle etorkinei errefortzu eskolak eskainiz.

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide