Joxe Azurmendiren obrari etekina atera nahian

Erabiltzailearen aurpegia Pako Sudupe 2019ko abe. 18a, 09:37
Pako Sudupe.

Pako Sudupek 'Berria' egunkarian idatzitako iritzi artikulua: 'Joxe Azurmendiren obrari etekina atera nahian'.

Euskal historiarekin kritikoa da Azurmendi, eta Espainiaren historiarekin ere bai. Hemen, Espainiaren azken bi mendeetako historiari egindako kritikara mugatuko gara labur-zurrean, eta, ondotik, egun-biharkora etorriko gara.

Nolako iraultza burgesa izan zen Espainiako Independentzia gerra deiturikoa? «Iraultza bat iraganaren alde», dio Azurmendik. Frantziako tropek Espainia osorik hartu zutenean, Fernando VII.ak abdikatu zuen Baionan, eta ilustratu espainiar puntakoenak antiabsolutistak ziren (despota ilustratuaren aldeko, baina) eta frantziartuak zeuden, eta Jose Bonaparteren kolaborazionistak izan ziren. Frantzian Luis XVI.ari eta Maria Antonietari lepoa moztu zieten; Espainian? Frantziarren inbasiopean, frantziarren aurka definitu beharra izan zuen iraultzak, eta frantziarra izateak berekin zekarren guztiaren aurka. Iraultza eskuindarra, funtsean; Francorekin gertatu zen bezala, aldeak alde.

Jose Alvarez Junco historiako katedradunak honela dio: «Zaila da ukatzea oinordekotzaz jasotako erlijioaren aldeko aldarriak nagusitu egin zitzaizkiela iraultzaile ateoei, behe kleroaren aldarriak bereziki; hain zuzen, frantziarrek eta haien kolaboratzaileek matxinadaren bultzatzaile nagusi gisa salatu zuten klero hori hasiera-hasieratik».

Berria egunkariak argitaratutako iritzi artikulua. Irakurri osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide