Xamar. Etxera bidean.

Erabiltzailearen aurpegia Pako Sudupe 2018ko aza. 13a, 09:00

Batez ere XIX.mendetik aurrera hainbat eta hainbat euskaldunek egin duten kontrako bidea egina du Etxegoien Xamarrek, liburu honen egileak, hots, erdal etxetik euskal etxerako bidea, eta bide horren nondik norakoak azaltzen dizkigu liburu honetan; ez horratik, modu aseptikoan, baizik eta bere baitan bizi eta egositakoei luma zalu batek ematen dakien zinezkotasunez. Paseo batekin hasten da, eta paseo berarekin bururatzen, kontakizunari egitura zirkularra emanez.

Bien bitartean denboran atzera egiten da, Frantziako Iraultzaraino hortxe nonbait, eta tarte labur batez Nafarroako erresuma burujabe izan zen Erdi Aroraino, baina bereziki XX. mendearen lehen zatian gertatuko hizkuntza-galera du ardatz, eta galdutako euskara paperean behintzat berreskuratzeko lantegia, abantzu gaurdaino Aezkoako ibarrean bereziki (Garralda herrian guztiz ere), eta Zaraitzu eta Erronkarin, eta Garazi aldean mintzatu izan den euskararen bazka eskainiz irakurleari -hasieran zail samarra egiten da baina beti errepikatzen diren bizpahiru arauez ohartu orduko ("h"rik ez, dena "g": gau-gori-gan-gen...) gustua hartzen zaio-.

BERRIAn argitaratutako iritzi artikulua. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide