Plaza Ondo elkarteko bingoa hilaren 29ra aurreratu dute

Hilaren 30eko greba orokorra dela eta, urtarrilaren 29ra aurreratu dute Plaza Ondo elkarteko bingoa.

Urtarrilaren 30ean, osteguna, greba orokorra izango da Azkoitian, Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak deituta. Hori dela eta, Plaza Ondo elkarteko bingoa aurreko egunera aurreratu dute. Asteazkenean, hilak 29, izango da bingoa. Bestalde, elkarteko kideek adierazi dutenez bulegoa itxita egongo da hilaren 30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide