maiatzaren 1a

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur M1a da, langileontzat borrokarako eguna. Burgesiaren ofentsibak egun honek jatorrian zuen zentzua kendu dion arren, langileon zeregina dela azpimarratu nahi genuke egun honen izaera proletario eta borrokalaria defendatzea. Kapitalak egunero gure bizitza baldintzatzen duen garaiotan aurre egitea ez da hautu pertsonala, kolektiboa baizik.

 

Hau horrela izanik, gaur Donostiako Boulevard-ean 13:00ean eta Azpeitiko plazatik 19:00etan abiatuko diren mobilizazioetara batzeko deia egiten dizuegu. Gaur ere, beste egunetan bezala langile klasearen borroka aurrera eramatea gure ardura baita.

 

JO TA KE, KAPITALA SUNTSITU ARTE!

 

GORA LANGILEON BORROKA!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide