Maiatzaren lehena

Erabiltzailearen aurpegia Piztu 2018ko mai. 1a, 00:00

Gaur maiatzaren lehena da, langileen nazioarteko eguna. Gaur egun jai eguna, baina zer dugu ospatzeko?

 
Bada ezer ez, urtez urte gure klasearen, langile klasearen alegia, egoerak okerrera egiten du, ez bakarrik hemen, baizik eta mundu mailan. “Gure lan indarraren salmentak bizirauteko ahalmena ematen jarraitzen badigu ondo” pentsatuko du batek baino gehiagok, guk ordea gure erlazio sozial eta produktiboak eraldatu nahi ditugu eta horregatik aurtengoan ere borroka egingo dugu maiatzaren batean, bian, hiruan eta egunero. Gaurko kasuan arratsaldeko 19:00tan Azpeitiko plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartuko dugu.
 
Lanean jarraituko dugu ahal den neurrian langileok dagokigun lekura eraman arte, boterea eskuratu arte. Langileon borroka esparrua instituzionalismo hutsetik aterako dugu, ekonomizismo hutsetik ere aterako dugu eta esparru zabalago batera eramango dugu. Horrela bakarrik lor ditzakegulako helburu handiak.
 
GORA LANGILEON BORROKA!
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide