Julen Ibarrola gazte amurriotarraren espetxeratzea salatu du Piztuk

Erabiltzailearen aurpegia Piztu 2018ko ots. 23a, 11:40

Hilak 11, Julen Ibarrola gazte amurriotarra espetxeratua izan zen, errotulki batekin pintaketa bat egiteagatik. Terrorismoa goratzea leporatu diote.

 
Ez da lehenengo aldia kondenatua izan dena. Lehenago ere, Herri Mugimenduan parte hartzeagatik auziperatua izan zen. Argi dago espainiar estatu errepresiboaren trikimailu bat gehiago izan dela. Horren adierazle dugu Julenen aldeko indar adierazpenak estatuaren morroien partetik isildu nahi izatea.
Horren aurrean, tinko Julenek aldarrikatu bezala, Piztutik euskal gazteriaren borroka harrotasunez babesten dugu. Oker daude beldurraren politikak ixilduko gaituela uste badute. Langile klaseak urteak daramatza estatu burgesaren aurkako borrokan, beraz, beste behin, errepresioaren aurrean autodefentsa! 
 
Sozialismoa eraikiko dugu, langile klasea lehen lerrora! KAPITALISMOA SUNTSITU!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide