9en sugarra garraxi bakarra

Erabiltzailearen aurpegia Piztu 2017ko abe. 29a, 10:42

Piztutik bat egiten dugu abenduaren 30ean Azpeitian 19:00tan plazatik egingo den “9en sugarra garraxi bakarra” manifestazio eta ekitaldiarekin.

 

Urtero munduan milaka langile erailtzen ditu sistema kapitalistak. Guk gure eskualdean hil diren langileak omendu nahi ditugu, baldintza kaskarretan lan egiten dugun beste langile guztiok gogora ekarri behar ditugu jadanik joan zaizkigunak. Asko gara urteetan zehar familiako kide eta lagunak lanean galdu ditugunak, asko sistema kapitalistaren esplotazio krudelaren ondorio diren baldintza txarrengatik. Lan baldintza duinak ez ditugu nahi, behar ditugu, eta hau ez da posible izango langileok boterea lortu arte eta guk gure sistema ezarri arte. Horregatik ez dugu etsiko langile boterea eraikitzeko lanean.

Sozialismoa eraikiko dugu, langile klasea lehen lerrora! Kapitalismoa suntsitu!

 

Piztu.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide