21ak aske, Errepresioari Autodefentsa

Erabiltzailearen aurpegia Piztu 2017ko aza. 2a, 11:37

2017ko martxoan Iruñean egin zen Errepresioari autodefentsa izeneko manifestaldiaren harira denok aski ezagun dugun Oreretako 4en kasua hasi zen. Estatu espainiarreko indar okupatzaileen aurrean autodefentsa legitimoa erabiltzea leporatuta espetxeratuta jarraitzen dute horietako hiruk, zeinek 8 hilabete dirauten barrote artean. Gaur egun sumarioan 21 gazte euskaldun daude epaiketaren zain.

 

Gaur egun sumarioan 21 gazte euskaldun daude epaiketaren zain, jakinik nahiz eta froga nahikorik ez izan, estatuak hala nahi badu, espetxeratuak izango direla eta beste ehunka pertsona daude hurrengo auzipetua bera izango ote den ikaraz. Errepresioari Autodefentsa manifestazioan parte hartu zuen gazte orori beraz, gure elkartasuna, batez ere jada auzitaratuta edo kartzelan daudenei. Gazteri alienatu eta geldo bat nahi dute, otzana, aste bukaeran festa egiten duena eta aste egunean lanera edo ikastera joaten dena, klase burgesaren esan eta nahiei men egiten diona txintik esan gabe. Ezer egin gabe klase zapaltzailearen aurka.

 

Guk ez dugu onartuko, ez dugu nahi sistema kapitalistaren morroi izan. Borrokan jarraituko dugu hau suntsitzeko. Ez gara izango zuen sistema isilpean mantentzen dutenak, errepresioa salatzen dugu eta espetxeratze eta epaiketa zikin hauek ez ditugu onartuko. Aski da! guk, errepresioari autodefentsa, kapitalismoa suntsitu. Beraz gazte horien guztien absoluzioa eskatzen dugu eta guztiz gaitzesten dugu hauen aurka hartutako neurri oro.

 

Borrokak darrai.



Piztu.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide