Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko mai. 10a, 08:58

Ostegunean eta larunbatean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako eta Errendimendu Udaberri Txapelketako partidak, Gurea pilotalekuan. Herriko frontoian eskuzko sei pilota partida jokatuko dituzte bi egun horietan.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek asteburuan ekingo diote Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari. Dena den, beste txapelketetako partidak ere jokatuko dituzte, hala nola Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketakoak eta Errendimendu Udaberri Txapelketakoak. Txapelketa horietako partidak jokatuko dituzte bihar, osteguna, eta zapatuan. Guztira, eskuzko sei partida ikusteko aukera izango da herriko frontoi nagusian. Modalitate desberdinetako lehiak izango dira han.

Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:

Osteguna
  • 19:30ean, infantilen lehen mailako Udaberri sariaren eskuz binakako partida:
    •  O. Juaristi eta M. Alvarez - Ataun
  • 19:30ean, kadeteen bigarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • J. Azkoitia - Uranga (Lagunak)
Larunbata
  • 10:30ean, jubenilen lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • J. Etxaniz - Leonet (Oiarpe)
  • 10:30ean, jubenilen lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • I. Egaña - Aranburu (Oiarpe)
  • 10:30ean, nagusien lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • M. Aranbarri - J. Oteiza
  • 16:00etan, infantilen berezko eskuz banakako partida:
    • Julen Etxaniz - Arsuaga (Hernani)

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide