Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko api. 20a, 12:59

Gaurtik larunbatera bitartean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek partidak, Gurea pilotalekua. Herriko frontoian eskuzko zortzi pilota partida jokatuko dituzte hiru egun horietan.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketaren eta Errendimendu Udaberri Txapeketaren partidak jokatuko dituzte gaurtik zapatura bitartean. Guztira, eskuzko zortzi partida ikusteko aukera izango da herriko frontoi nagusian. Modalitate desberdinetako lehiak izango dira han, tartean lau eta erdikoak, eskuz binakakoa edota buruz burukoak.

Hona hemen Gurean jokatuko diren partidak:

Osteguna

  • 19:00etan, jubenilen bigarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • O. Aldazabal eta Iraolagoitia (Eibar)
  • 19:00etan, kadeteen bigarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • E. Aldazabal eta Biain (Aloña Mendi)
  • 19:00etan, nagusien lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • M. Aranbarri eta I. Egiguren (Ilunpe)

Ostirala

  • 19:00etan, infantilen lehen mailako Udaberri sariaren eskuz binakako partida:
    • O. Juaristi eta M. Alvarez - Aloña Mendi
  • 19:00etan, jubenilen lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • Jon Etxaniz eta Tolosa (Tolosa)
  • 19:00etan, kadeteen bigarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko partida:
    • J. Azkoitia eta Ormaetxea (Bergara)
  • 19:00etan, alebinen lehen mailako Udaberri sariaren eskuz binakako partida:
    • I. Zamora eta I. Etxeberria - Hernani 3

Larunbata

  • 16:00etan, infantilen berezko eskuz banakako partida:
    • Julen Etxaniz - U. Segurola

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide