Oteiza pilota elkarteak Berria txapelketan parte hartuko du

Erabiltzailearen aurpegia

Azkoitiko taldea gaur, ostirala, hasiko da txapelketa lehiatzen. Final hamaseirenetara sailkatu ahal izateko kanporaketa jokatuko dute Oteizako pilotariek, Iurretako (Bizkaia) Olaburu elkartearen kontra. Kanporaketa gaindituz gero, Naiarako (Errioxa) Najerino pilota elkartearen aurka aritu beharko dute azkoitiarrek apirilaren 23an.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak Berria txapelketan parte hartuko du aurten. Gaur, ostirala, Iurretako (Bizkaia) Kepa Arroitajauregi pilotalekuan jokatuko dute Olaburu taldearen aurre-kanporaketa, 19:30etik aurrera. Herriartekoa Txapelketan bezala, kadete, jubenil eta nagusien mailako partidak jokatuko dituzte eskuz binaka.

Kadete mailan, Arregik eta Galarzak osatuko dute bikotea; jubenil mailan, Etxanizek eta Egañak, eta nagusien mailan, Oteizak eta Azkoitiak. Oteiza elkarteko pilotariek kanporaketa gainditzen badute, Naiarako (Errioxa) Najerino pilota elkartearen aurka aritu beharko dute apirilaren 23an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide