Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko ots. 2a, 08:00

Gaurtik larunbatera bitartean, eskuz binakako nahiz gomazko paletako zazpi partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan.

Oteiza pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako Txapelketako eta Udaberri Sariko partidak jokatuko dituzte gaurtik larunbatera bitartean. Oteiza pilota elkarteko pilotariek eskuzko zein gomazko paleta modalitateetan partidak jokatuko dituzte etxean. Guztira, zazpi pilota partida ikusteko aukera izango da datozen egunetan Gurea pilotalekuan.

Hona hemen partidak:

Osteguna

  • 19:00etan, infantilen lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako partida:
    • J. Etxaniz eta U. Segurola - Tolosa 1
  • 19:00etan, nagusien Udaberri Sariaren gomazko paletako eskuz binakako partida:
    • O. Epelde eta I. Larrañaga - Danok Bat 3
  • 19:00etan, kadeteen bigarren mailako Udaberri Sariaren eskuz binakako partida:
    • E. Aldazabal eta I. Bastida - Aretxabaleta

Ostirala

  • 19:30ean, infantilen bigarren mailako Gipuzkoako eskuz binakako partida:
    • P. Alkorta eta M. Alberdi - Eibar 1
  • 19:30ean, nagusien lehen mailako Udaberri Sariaren eskuz binakako partida:
    • J. Azkoitia eta A. Azkoitia - Ilunpe 1

Larunbata

  • 10:30ean, nagusien lehen mailako Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako partida:
    • I. Epelde eta Alain Luisa (Kuku)
  • 10:30ean, nagusien bigarren mailako Udaberri Sariaren eskuz binakako partida:
    • J. Juaristi eta I. Lasa - Legazpi 2

Hona hemen aste honetako partiden ordutegiak:

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere partida ugari jokatu zituzten. Hona hemen horien guztien emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide