Julen Etxanizek eta Urtzi Segurolak Sopelako Baserria Km0 Txapelketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2023ko urt. 6a, 16:22

Partida gogor baten ondoren, 18 eta 14 irabazi dute Naiarako (Errioxa) Paraguayo VII.a eta Leitzako (Nafarroa) Bidart.

Oteiza pilota elkarteko Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola infantilek 18 eta 14 irabazi dute gaur, ostirala, eskuz binakako Sopelako (Bizkaia) Baserria Km0 Txapelketa. 18 eta 14 irabazi dute aiarako (Errioxa) Paraguayo VII.aren eta Leitzako (Nafarroa) Bidarten aurka. Partida gogorra jokatu dute lau pilotariek, eta azkenean, bikote azkoitiarrak jantzi du txapela. Inaxio Errandonea eta Pablo Berasaluze pilotari ohien eskutik jaso dute Etxanizek eta Segurolak txapela. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide