Julen Etxaniz Gipuzkoako txapeldun izan da infantilen lehen mailan

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko abe. 24a, 15:49
Julen Etxaniz Arrasaten (Gipuzkoa) finalean irabazitako txapelarekin. (Oteiza pilota elkartea)

Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuen Julen Etxanizek atzo, ostirala, Arrasaten, eta Hernaniko Osesen aurkako norgehiagoka irabazi zuen, 8-2 eta 8-4. Horrez gain, Oier Juaristi Gipuzkoako Mendebaldeko azpitxapeldun izan da.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko Julen Etxaniz pilotaria jaun eta jabe izan da Gipuzkoako Txapelketan, infantilen lehen mailan. Arrasateko (Gipuzkoa) Uarkape pilotalekuan jokatu zuen finala atzo, ostirala, eta Hernani elkarteko Oses izan zuen aurkari; 8-2 eta 8-4 irabazi zituen partidak azkoitiarrak. Horrez gain, Oier Juaristi Gipuzkoako Mendebaldeko azpitxapeldun izan da Goierri taldeko Garmendiaren aurka norgehiagoka galduta; 8-6 eta 8-3 amaitu ziren partidak.

Oier Juaristi eta Garmendia, atzoko partidaren ostean. (Oteiza)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide