Pilota elkarteko hiru pilotarik finalerdiak eta finalak dituzte gaur eta bihar artean

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko abe. 22a, 08:00

Gaur eta bihar artean jokatuko dituzte Oteiza elkarteko hiru pilotarik Gipuzkoako txapelketetako finalerdiak eta finalak. Oier Juaristik Gurea pilotalekuan jokatuko du gaur arratsaldean Gipuzkoa Mendebaldeko infantilen bigarren mailako finala.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko hiru pilotarik Gipuzkoako txapelketetako finalak eta finalerdiak jokatuko dituzte gaur eta bihar. Infantilen bigarren mailan, Oteiza elkarteko Oier Juaristik Goierri elkarteko Garmendia izango du aurkari gaur arratsaldean (19:30) jokatuko duen Gipuzkoa Mendebaldeko finalean.

Jon eta Julen Etxaniz anaiek, ostera, etxetik kanpo jokatu beharko dute. Gaur, Jon Etxanizek Oiartzungo (Gipuzkoa) Madalensoro pilotalekuan jokatuko du 20:00etan Oiarpe elkarteko Zabaletaren aurkako finalerdia. Bihar, berriz, Julen Etxanizek Arrasateko (Gipuzkoa) Uarkape pilotalekuan jokatuko du finala. 19:30etik aurrera, Hernani elkarteko Oses izango du arerio.

Azken emaitzak

Oteiza elkarteko pilotariek joan den astean ere kanporaketetako partidak jokatu zituzten Gurean eta Gipuzkoako beste zenbait herritan. Hona hemen horien guztien emaitzak:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide