Oteiza elkarteko pilotarien aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko ira. 29a, 08:00

Azkoitiko Gurea pilotalekuan bost pilota partida ikusteko aukera izango da bihar eta etzi. Eskuz binakako hiru partida jokatuko dituzte ostiralean pilotariek, eta gomazko paletako binakako bi larunbatean palistek.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak pilota partidez betetako beste asteburu bat dute aurretik. Gaur, osteguna, hasi eta larunbatera bitartean, eskuzko eta gomazko paletako zortzi partida jokatuko dituzte. Azkoitiko Gurea pilotalekuan horiek guztietatik bost: hiru ostiral arratsaldean eta bi larunbat goizean.

Hona hemen Gureako partiden ordutegiak:

Ostirala

  • 19:00etan, jubenilen 1. mailako eskuz binakako partida: J. Etxaniz eta A. Juaristi - Tolosa
  • 19:00etan, nagusien 2. mailako eskuz binakako partida: M. Aranbarri eta I. Garcia - J. Oteiza eta J. Juaristi
  • 19:00etan, nagusien 2. mailako eskuz binakako partida: A. Juaristi eta A. Azkoitia - LAPKE 2

Larunbata

  • 10:00etan, nagusien 2. mailako gomazko paletako binakako partida: O. Beitia eta I. Juaristi - Pagazpe
  • 10:00etan, nagusien 3. mailako gomazko paletako binakako partida: A. Juaristi eta O. Epelde - Danok Bat 3

Hona hemen aste honetako pilota partiden karteldegia:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide