Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoako Txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek eta palistek datozen egunetan. Gurea pilotalekuan zazpi partida ikusteko aukera izango da guztira.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteak joan den astean ekin zion Gipuzkoako Txapelketari, eta datozen egunetan bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte. Guztira, zazpi pilota partida ikusteko aukera izango da Azkoitiko Gurea pilotalekuan, ostegunean eta larunbatean. Hona hemen Azkoitian jokatuko dituzten partiden zerrenda:

Osteguna

  • 19:00etan, kadeteen lehen mailako eskuz binakako partida: J. Arregi eta D. Galarza - Ilunpe 3
  • 19:00etan, nagusien bigarren mailako eskuz binakako partida: A. Juaristi eta A. Azkoitia - J. Oteiza eta J. Juaristi
  • 19:00etan, nagusien lehen mailako gomazko paletako partida: I. Aizpuru eta I. Epelde - Loiolatarra

Zapatua

  • 10:00etan, kadeteen bigarren mailako eskuz binakako partida: E. Aldazabal eta J. Azkoitia - Ilunpe 1
  • 10:00etan, jubenilen lehen mailako eskuz binakako partida: O. Aldazabal eta I. Egaña - Gazteleku 1
  • 10:00etan, nagusien bigarren mailako eskuz binakako partida: M. Aranbarri eta I. Garcia - Hernani
  • 10:00etan, nagusien hirugarren mailako eskuz binakako partida: A. Oteiza eta J. Zendoia - Hernani 1

Hona hemen gaurko, biharko eta etziko partida guztien zerrenda:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide