Gaur eta bihar artean jokatuko dituzte L. Azkoitiko Txikito pilota txapelketaren finalerdiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko eka. 20a, 12:55

Oteiza pilota elkarteak antolatutako binakako pilota txapelketa azkenera hurbiltzen ari da. Gaur, astelehena, eta bihar, asteartea, jokatuko dituzte aurrebenjamin, benjamin eta alebin mailako partidak.

Gaur, astelehena, eta bihar, asteartea, jokatuko dituzte L. Azkoitiko Txikito binakako pilota txapelketaren finalerdiak; bi egunetako hitzorduak 17:15ean hasiko dira. Gaur, aurrebenjamin eta benjamin mailako finalerdiak jokatuko dituzte, eta bihar, alebin mailakoak. 

Hona hemen bi egunetako partidak: 

Astelehena

Asteartea

Jon Arregi, txapeldunorde

Bestalde, Jon Arregi infantil mailako Gipuzkoako Berezkoen Txapelketako txapeldunorde izan zen atzo. Ataungo Alberdiren aurka jokatu zuen azkoitiarrak, eta 18 eta 8 galdu zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide