Aste honetako pilota partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Oteiza pilota elkartea 2022ko eka. 2a, 12:40

Gaur eta larunbata artean Udaberri eta Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketetako pilota partida ugari jokatu beharko dituzte Oteiza elkarteko pilotariek. Era berean, Gipuzkoako Herriarteko partidak bihar, ostirala, jokatuko dituzte bai eskuzkoek eta bai palistek.

Azkoitiko Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek asteburu betea dute beste behin. Gaur eta larunbata artean Udaberri eta Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketetako partidak jokatuko dituzte. Aldiz, bihar jokatuko dituzte Gipuzkoako Herriarteko partidak, eskuzko pilotariek nahiz gomazko palistek.

Gurea pilotalekuan gaur, osteguna, eta etzi, larunbata, jokatuko dituzte partidak. Hona hemen partida horien zerrenda:

Osteguna
  • 19:00etan, infantilen lehenengo mailako eskuz binakako partida: D. Carbayeda eta I. Bastida - Bergara
Larunbata
  • 10:00etan, infantilen lehenengo mailako eskuz binakako partida: O. Juaristi eta M. Alvarez - Oiarpe
  • 15:30ean, alebinen lehenengo mailako eskuz binakako partida: P. Alkorta eta E. Ariztegi - Kuku
  • 15:30ean, kadeteen lehenengo mailako lau eta erdiko final-laurdenetako partida: I. Egaña - Intsausti (Tolosa)
  • 15:30ean, jubenilen lehenengo mailako lau eta erdiko final-laurdenetako partida: J. Etxaniz - Usabiaga (Murumendi)
  • 15:30ean, nagusien lehenengo mailako lau eta erdiko final-zortzirenetako partida: A. Juaristi - Amiano (Tolosa)

Hona hemen partida guztien zerrenda:

Joan den asteko emaitzak, berriz, hona hemen ikusgai:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide